Skip to main content

Elkar zaintza aktibatuz.

Bakardade nahiz hauskortasun egoerak detektatu eta elkar-zaintza sare publiko-komunitarioa aktibatzen duen programa.

ZER DA?

Auzosare

Elkar zaintza eta elkarlan publiko-komunitarioa aktibatzeko programa berritzailea.
Bakardade egoera hauskorrei, ikuspegi prebentibo batetik, aurrea hartzeko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko teknologia, aktibazio komunitarioa eta esku hartze soziala uztartzen dituen egitasmoa da.

FUNTZIONAMENDUA

Nola egiten dugu lan?

Udaleko gizarte zerbitzuei zuzendutako tresna da, honen bitartez bakardade egoeren detekzio automatikoa eta hauskortasun mailaren araberako sailkapena eskuratzen dira.

Informazio sistema automatikoa da, adierazle sistema zabala duena. Sistema udal informazioarekin eta boluntarioek emandako azalpenekin hornitzen da. Arrisku egoerak agertu aurretik jakinarazpenak igortzen dizkie udal gizarte zerbitzuei.

Honek 4 egiteko nagusi ahalbidetzen ditu, hala nola:

Herritarren bakardade eta zaurgarritasun kasuak (pre)detektatu eta katalogatzea.

Gizarte zerbitzuek artatu beharreko kasu konkretuen egoerari buruzko informazio xehetua modu erraz eta bizkorrean kontsultatu zein kudeatzea.

Problematika honek udalerrian duen inpaktuari buruzko diagnostiko kuantitatibo aktualizatua uneoro eskura izatea.

Adinekoen zaintzari emandako pertsonek hauengan ikusten dituzten aldaketak jakinarazteko aukera dute sistemaren aplikazio mugikorra baliatuz.

Sentsibilizazioaren bidez (begirada soziala), komunitateko bolondres eta eragile komunitarioen (Auzozainak) aktibazioa eta konpromezua bilatzen du, bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzeko

Zaintza sare publiko-komunitarioa artikulatuz, Komunitatearen konpromiso anitzei bide emango zaie, parte hartze mota ezberdinak (Auzozainak) bermatuz:

Auzozain profesionalak

Egunorokotasunean pertsona hauekin harreman zuzena duten profesionalak (medikua, farmaziako langilea, udaltzaingoa…)

Auzozain pertsonalak

Programako onuradun baten zaintza eta akonpainamendu prozesuan konprometitzen diren pertsonak. Bolondres hauek, APP bidez Gizarte zerbitzuekin konektatuak egongo dira.

Auzozain dinamizatzaileak

Ekimen komunitarioak (asteroko elkarguneak, aisialdi eta kultur jarduerak, elkar ezagutzeko espazioak…) dinamizatzen laguntzen duten bolondres eta eragile komunitarioak.

Esku hartze hauen helburu nagusia, ikuspegi prebentibo batetik, pertsona onuradunen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea izango da, bakardadeak norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.

Horretarako, profesionalen eskutik, bakarkako (nahiz taldekako) akonpainamendu prozesu pertsonalizatuak eskainiko dira, beti ere, komunitatearekin etengabeko elkarlana bilatuz.

Bakardadearen erronka sozialari erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du Auzosare programak eta Gizarte Zerbitzuen zorroko 1.3 eta 1.5 zerbitzuen garapenaren baitan kokatzen da.

EZAGUTU GURE

Onurak

Udal Informazioaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen du, sakabanatuta dagoen informazioa bateratu, ustiatu eta bisualizatuz

Informazio iturri desberdinak uztartuz problematika konplexuak ezagutzeko bidea errazten du, beste metodoekin luze eta nekagarri gertatzen direnak automatikoki egiten ditu.

Detekzio goiztiarra errazten du Gizarte Zerbitzuetan, modu erreaktiboan jardun ordez

Zaurgarritasun egoerei aurre hartzeko aukera eskaintzen duen programa da. Informazio osoa eta zehatza eskura izanda errazagoa da beharra non dagoen identifikatzea.

Bakardadeari konplexutasunetik begiratzen dio

Bakardadadea aldagai desberdinen uztarketa da. Bakardade guztiak ez dira berdinak eta eragin ahal izateko beharrezkoa da kasu bakoitzaren ikuspegi xehetua ezagutzea. Informazio sistemak hori egituratu eta eskura jartzen du.

Udal arreta zerbitzuen unibertsaltasuna bermatzen du

Ikusezintasuna da bakardade hauskorraren ezaugarrietako bat. Administrazio publikoak, ordea, unibertsaltasuna bermatu behar du, antzeko egoera dutenak identifikatuta izatea une oro.

Komunitatearen lan prebentibo eta proaktiboa sustatzen du

Bakardade egoera hauskorrei erantzuteko esku hartze eredu berritzaile bat proposatzen du. Pertsonalizazio ikuspegia oinarri, bakardade egoera hauskorrean aurkitzen diren pertsonak komunitarekin birkonektatuz eta hauen autonomia eta bizi kalitatea hobetuz.

Elkarlan publiko-komunitarioan oinarritzen da

Elkarlan publiko-komunitarioa posible egiteko eredu bat eskaintzen du. Ikuspegi komunitarioa dago programa honen oinarrian eta programaren garapenean etengabe bilatzen da zaintza sare publiko-komunitarioaren artikulazioa. Programaren lidergoa udalak eraman arren, Bogan Taldeko kooperatibok arduratzen gara zaintza ekosistema osatzen duten norbanako, eragile eta baliabideen arteko harremana dinamizatzeaz.

Sare komunitarioa aktibatzen du

Aktibazio komunitarioaren bidez, sare komunitarioa indartzen du, komunitate kohesionatu eta konprometituagoa lortuz.

Egoera hauskorrean daudenen ongizatean eragiten du

Bakardade egoera hauskorrak aurre-detektatzeko, hauskortasun mailaren arabera sailkatzeko eta monitorizatzeko informazio dinamikoa (etengabe eguneratzen da) eskaintzen digu informazio sistemak (teknologia). Hori gutxi balitz, Gizarte Zerbitzuetatik haratago doazen (hirigintza, mugikortasuna…) politika publikoak orientatzeko informazioa ere eskaintzen digu.

Senide eta auzoen lasaitasuna ekartzen du

Senideen lasaitasun sentsazioa handitzen du, gizarte zerbitzuen arretagatik eta zaintza kolektiboaren/komunitarioaren babesagatik.

AUZOSARE

Non ari gara

ELKARLANA

Auzosare egitasmoa esperimentazio lan ugarik utzitako ikasgaien emaitza da.

Urte hauetan babesle izan ditugu…

Adinberri-SIA-horizontal-ES

Urte hauetan lankide izan ditugu…

AUZOSARE

Nor gara

bogan

Bogan taldea osatzen dugun Gizarte Ekimeneko Kooperatibak –Agintzari, Hirube, Zabalduz eta Zakan– irabazi asmorik gabeko erakundeak gara. 1977. urtetik gizarte eskuhartzearen eremuan dihardugu, komunitatearen garapenarekin inplikatuta, egitasmo berritzaileak abiaraziz eta kalitateko zerbitzuak kudeatuz. Gizarte arazoak dituzten pertsonen eta kolektiboen behar sozialak gainditzea da gure helburua. Erreferente garrantzitsu bihurtu gara EAEn gizarte gaietan, eta “Onura Publikoko Erakundea” gara, Eusko Jaurlaritzak hala izendatuta.

gislan

Datuen ingeniaritzan oinarritutako soluzioak eskaintzen ditugu. Aldagai soziodemografikoak eta geografikoak prozesatzen dituzten sistema korporatiboak eraikitzen ditugu, besteak beste, datu nahaspilak zeuden lekutik informazio erabilgarria eskuratzeko. Berrikuntza eta teknologia herritarren zerbitzura jartzearekin engaiatuta gaude sortu ginenetik.

JARRI GUREKIN

Harremanetan

Auzosare programa hobeto ezagutu nahi baduzu, jo guregana lasai eta, beharrezkoa bada, hurbilduko gara zure lantokira.

Programa Komunitarioari buruz:
auzosare@bogankoop.eus
688 806 262 (Bizkaia – Araba)
688 781 415 (Gipuzkoa – Nafarroa)

Informazio Sistemari buruz:
auzosare@gislan.eus
943 304 255

Jarri gurekin harremanetan