Auzosarek, pertsonek bizi dezaketen hauskortasun sozial eta bakardade egoerak prebenitzeko eta abordatzeko metodologia bat garatzea du helburu, bakarkako esku-hartze sozialean datuen analisia aplikatzen delarik, eta, kohesio soziala eta zaintza komunitarioa sustatzen delarik.
Lehenengo esperientziak adinekoengan oinarritu dira, egoera horretan aurkitzeko hauskortasun handiagoa baitute. Hala ere, Auzosarek metodologia malgua eskaintzen du, eta herritar guztien hauskortasun soziala eta bakardadea prebenitu eta landu nahi ditu.